Bizkaiko Udal nagusienetarako lan egiten dugu. Besteak beste, Bilbao, Barakaldo, Basauri, Leioa, Galdakao, Erandio, Amorebieta-Etxano, Bakio eta Zamudio. Era berean, gure bezeroen artean badaude erakunde pribatu batzuk ere, Club Laukariz eta Club Lagun Beti, hain zuzen ere..
Aholkularitza tekniko-deportiboa ematen dugu.
Igeriketa ikastaroak ematen ditugu eskola-zentro publikoetan zein pribatuetan.
Kirol instalazioen kudeaketa osoa egiten dugu.
Sarrera kontrol, garbiketa eta mantentze, uretako sorospen eta muskulazio zerbitzua ematen dugu kirol instalazio publiko zein pribatuetan.
Kirol anitzerako eta aisialdirako kanpainak antolatzen ditugu, uretako ekitaldiak, erakustaldiak, txapelketak, maratoiak, lasterketak eta hainbat kirol espezialitatetako master-classak.
Ikastaroak antolatzen eta ematen ditugu: yoga, pilates, taichi, era guztietako arte martzialak, defentsa pertsonala, eskalada, aerobic, batuka, IAZ eta IAZA, stretching, combi-gym, mantentzeko gimnasia, adinekoentzako gimnasia, TBA eta URREZKO TBA, emakumeentzako zirkuitua eta URREA, zoru pelbikoa, bizkar osasuntsua, bibrazio-plataforma, indoor-walking, weight-training, spin-bike, gimnasia erritmikoa, gimnasia artistikoa, ohe elastikoa eta mini-tramp, txikierritmoa, irristaketa, sebillanak, dantza modernoa, saloikoa, karibekoa eta latindarra, sabel-dantza, hip-hop, esgrima, tesni eta padela, igeriketa maila guztiak, jaioberrientzako igeriketa, eskolakoentzat, heziketa berezikoentzat, bizkarrezurrerakoa, haurdunentzat eta erditze ostekoentzat, igerijaia, pool-bike, aquatic-fitness, aquamix, aquawalking, eta eskatzen diguten beste edozein espezializazio.
info@guedan.com - Mapa Web - Aviso Legal