Gure Enpresa-Politikaren printzipioen zati handienek hartzen dute kontuan bizi garen eta gure eginkizuna burutzen dugun gizartearekin dugun konpromisoa. Kirola bultzatu eta herritarrengan ohitura osasungarriak sustatu nahi ditugu, gure lana modu eraginkorrean burutuz eta uneoro sortzen diren gizartearen beharrei erantzunez. Sektorearen duintasunaren alde eta lanpostu egonkor eta kalitatekoa eskaintzeko lan egiten dugu, sektorearen eta gizartearen aldaketetara egokitzeko behar den malgutasuna izanik.
info@guedan.com - Mapa Web - Aviso Legal