Basurtuko Kaputxinoen Kalea 6, 3ºD
(48013 Bilbao-Bizkaia)
Telefonoa: 94 439 80 10
Posta:guedan@guedan.com
Bulego Ordutegia
Urte osoan
Astelehena / Ostegunera 8tik - 18:30etara
Ostirala etsa jai bespera 8H tik - 15etara
Zubiak 8tik - 14etara
Abuztua
Astelehena / Ostegunera 9tik - 14etara
2021 ko Martxoaren 08 ren
25 urte bainogehiago kirolari lotuta
Gure kudeaketa sistema, Kudeaketa Aurreratuaren ereduan dago oinarrituta. Apustu hau, hiru foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko 3K proiektuarekin hasi genuen (Euskal kirol erakundeen kudeaketa hobetzeari zuzenduta). Proiektu hau, 2012 urtean bukatu genuen lehenengo kirol zerbitzuen arloko erakundea izanik.
2016. urtean, 2012 eta 2014. urteetan Bikaintasun Konpromisoaren ziurtagiria lortu ondoren, Kudeaketa aurreratuari brontzezko A saria lortu dugu Eusko jaurlaritzaren aldetik. Sari honen helburua, Euskal Herriko erakunderik aurreratuenak eta kudeaketaren praktika honenak aintzateztea da.
Kudeaketa aurreratuak, gizartearekiko konpromiso maila handia eskatzen du eta Guedanek kolaborazioen bitartez (Denbbora Sarea, Euskalit, CEBEK, CIE,...), kirol babesak, ikastetxe publikoen praktikak posible eginez, pertsona gazteei lana emanez, eta ingurumena errespetatuz ISO 14001 eta Karbono Aztarnaren kontrola eta ezagupenaren bitartez (2015.urtean- 64,12 tCO2E), garatzen du, estrategiak planifikatuz epe labur, ertain eta luzean, egindako jardueren eragina txikiagotzeko.
Baita ere, 2008. urtetik aurrera ISO 9001 kalitateko ziurtagiria daukagu.
Halaber, 2016.urtean, Eusko Jaurlaritzak emandako euskararen kalitatezko kudeaketaren Bikain ziurtagiria lortu dugu, kanpo ebaluazioa jaso ondoren EME (erreferentzia marko estandarra) jarraituz, 4 ardatzez osaturik: Irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta euskararen kudeaketa.
Aintzatespen honek, gure konpromisoa adierazteaz gain, gure zerbitzuak euskaraz eskaintzeko gaitasuna bermatzen du.